ika x Eraman

 

Eraman Koop eta Gasteizko IKA euskaltegia elkarrekin lanean hasi dira. Zerbitzu desberdinak eskaintzen dituzten arren, bi kooperatibek funtsezko zenbait balio partekatzen dituzte. Besteak beste, biek egiten dute tokian tokikoaren aldeko apustua.

“Gehienok ez dakigu euskaraz”, dio Eramaneko kide batek. “Zortzi herrialde desberdinetatik etorritako pertsonek osatzen dugu Eraman, eta bost ama hizkuntza desberdin daude gurean. Beste banatzaile askorentzat bezala, oso zaila izan da guretzat euskara ikastea orain arte”, gehitzen du.

Kolaborazioan oinarritutako itun honi esker, Eramanek, zerbitzu logistikoak eskaintzeaz gain, IKAren irudia Gasteiz osora zabalduko du, eta, trukean, euskaltegiak Eramaneko kideei euskara eskolak eskainiko dizkie.

“Eraman euskara ikasteko eta erabiltzeko espazio bat izatea nahi dugu, eta bezeroek gure zerbitzuak euskaraz erabili ahal izatea”, dio kooperatibako kideak. Eramanek, janaria etxera eramateaz gain, beste bizilogistika zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu. Gehiago jakin nahi izatekotan, web orria bisita daiteke: